Urtea amaitzen ari zaigu eta honekin bukatu dira 2016ko azterketen deialdiak. Asko izan zarete gurekin batera euskara-agiriren bat lortu duzuenok eta guztiei ZORIONAK eman nahi dizkizuegu: Cristina, Maite, Marivi, Iñigo, Maite; Ane, Mireia, Sandra, Izarra; Sandra, Maddi, Ainhoa, Karlos, Marijo; Agurtzane, Iker, Lide, Edurne, Esti, Karol...
Beste asko izango zarete 2017an bide horretan jarraituko duzuenok eta LEGAZPI 6 euskaltegia BIDELAGUN izango duzue, zalantzareik gabe!
Horiekin batera, euskararen munduan gurekin murgilduta zabiltzaten beste guztioi ere URTE BERRI ON eta gozatu oporrak! Urtarrilaren 9an berriz elkarrekin izango gara.