Azken txanpan sartzera goaz.  Irailaren 3tik 28ra izango da udako azken ikastaroa.

Zatoz eta baliatu azken txanpa hau, zeure euskarari bultzadatxo bat emateko.

 Uda 2012

Festak non-nahi baditugu ere, guk lan pixka bat ere egiteko baliatzen dugu uda.

Uztailean, abuztuan eta irailean ere, zeure euskara orrazteko aukera duzu gurean.

Zatoz eta baliatu udako giroa, zeure euskarari bultzadatxo bat emateko.

Asteazkenean, hilak 30, Alde Zaharreko San Jeronimo kaleko udal aretoan Josu Tellabide izango dugu hizlari.

PATXILLARDEGI-2

Hautatutako gaia "Donostiako baserriak lehen eta orain" dugu.

Hitzaldia 11:00etan hasiko da, eta gonbidatuak zaudete euskaltegiaren lagun guztiok.

Maiatzean,ibilaldi zoragarri bat proposatzen dizuegu:


Donibane Lohizunetik Hendaiarako ibilbidea.

 

maiatza 

Itsas bazterretik barrena leku ederrak ikusteko aukera izango dugu.

Animatu eta zatoz gurekin eguna euskaraz pasatzera!

Otsailean inauterietara goaz:

 

otsaileko txangoaInauteri garaian gaudenez, inguruko tokiak eta ohiturak ezagutzen ahaleginduko gara. Baztan aldera egingo dugu otsailean, bertako giroa ikusteko.

Anima zaitez, beraz, eta etorri gurekin eguna euskaraz pasatu eta Euskal Herria hobeto ezagutzera!

Otsailaren 1etik 15era arteko epea dute Donostiako ostalariek eta merkatariek euskara ikastaroetan izena emateko.

Bai, bada, Mulisko gaina ezagutzeko aukera izango dugu urtarrilaren 28an:

urtarrilaHernaniko Oindi mendiaren magalean dagoen Mulisko zoragarria ezagutzeko parada dugu honakoa.

Ondoren, sagardotegian, bakailo eta txuleta nahikoa jan eta aurtengo sagardoa dastatzeko aukera izango dugu.

Zatoz, beraz, gurekin eguna euskaraz pasatu eta inguruko leku bitxi bat ezagutzera!

Mulisko elurretanUrtarrileko txangoa prest dugu dagoeneko. Ba al dakizu nora joateko asmoa dugun?

MutrikuAbenduko txangoaren kronika bertan izandako ikasle ohi batek idatzi digu. Mila esker, Hamaikabehatz!

Dagoeneko prestatuak ditugu abenduko txangoak:

2012ko abendua

Oraingoan, bi aukera ditugu eguna euskaraz pasatzeko. Lehena, hilaren 17an, Mutriku alderako txangoa dugu. Bigarrena, berriz, Gernikara joateko aukera.

Anima zaitez, beraz, eta etorri gurekin eguna euskaraz pasatu eta Euskal Herria hobeto ezagutzera!

 

Joan den larunbatean Donostiako parkeetan zehar ibili ginen, eta bertan ibili zen Rosik bere kronika utzi digu. Argazkiak ere baditugu:

Donostiako parkeetan

Dagoeneko prestatua dugu 2011-2012 ikasturteko larunbatetako lehen irteera:

2011-11-12Oraingoan, Donostian bertan ibiliko gara. Askotan hurbilekoa izaten dugu ezezagunena, eta, hori hala den ikusteko, hiriko parkeei bisitatxoa egingo diegu larunbatean.

Zatoz, beraz, gurekin eguna euskaraz pasatu eta Donostia hobeto ezagutzeko!

Mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabalik urriaren 21era arte.

Donostiako BAGERA Elkarteak eskaintzen duen Mintzalalaguna programan 2011-2012 ikasturtean izena emateko epea urriaren 3an zabaldu zen eta zabalik dago, beraz, izena emateko epea. Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleek eta haiei laguntzeko prest dauden mintza laguntzaileekizango dute Mintzalaguna ekimenean izena emateko aukera.

Informazio gehiago: http://mintzalagunabagera.wordpress.com bloga, 943467181 telefono zenbakia, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidea edo Katalina Eleizegi 36 behean Bagerak duen bulegoa.

 

alt

Dagoeneko jarri dugu martxan 2011-2012 ikasturtea.

2011-08-01

Tituluren bat lortzeagatik, HABEren diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 6tik urriaren 5 arte izango da zabalik.

2011-06-13

Ekainean garenez gero, matrikulazio garaian gaude.

2011-06-10

Datorren larunbatean, ekainak 18, ikasturteko azken txangoa egingo dugu Aiara eta Pagoeta parkera. Zatoz eta pasa eguna gurekin euskaraz.

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA