Donostiako Udalak eta Euskaltegiek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei #euskaldunízate lelopean.

 

 

Iraila badoa aurrera eta 2015-2016 ikasturtea martxan jartzera goaz. Oraindik baduzue aukera izena emateko gure ikastaroetan. Zatozte bulegora edo jarri harremanetan email bidez. Zuen zain gaude!

 

Aste honetan emango diogu amaiera 2014/2015 ikasturteari. Azken eskola eguna ostirala izango da.

Uda ona opa dizuegu, baina ez ahaztu euskara ikasten jarraitzeko aukera ere baduzuela!

Oraindik garaiz zabiltzate Legazpi6 euskaltegiko ikastaroetan izena emateko!

Udan euskara ikasten jarraitu nahi duzu? Legazpi6-n aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu.

Urtero bezala, hilabeteko ikastaro trinkoak dauzkagu, egunean 2,3,4,5 ordukoak, astelehenetik ostiralera. Ikastaro hauek uztaila, abuztua eta irailean eskaintzen ditugu. Baina, aurten, ikastaro trinkoez gain, berrikuntza bat daukagu: Legazpi6 atelierrak. Asteko egun bakoitzerako jarduera ezberdinak antolatu ditugu:

Astelehena: mintzamena
Asteartea: zalantzak argitu
Asteazkena: bisita gidatuak
Osteguna: liburu irakurketak

Atelierrak eguneko eskaintzak dira,  bakoitzak nahi duen “paketea” sor dezake ( adb: astelehenak, astelehenak + ostegunak, astearteak... )

Hurbildu euskaltegiko bulegora eta jaso informazioa!

 

Martxan da udako ikastaroetarako matrikula! Aurten, Legazpi6 euskaltegian berrikuntzak dauzkagu.

Udako ohiko ikastaro trinkoez gain, atelier bereziak eskainiko ditugu; hau da, astean behin, bitan edo nahi denean euskaltegira hurbildu eta nahi den arloa jorratzeko aukera izango duzue: mintzamena, zalantzak argitzea, bisita gidatuak, liburuen irakurketak

Anima zaitezte, euskara ikasten jarraitzeko aukera ezberdin asko dauzkagu-eta!

Informazio osoagoa euskaltegiko bulegoan eskatu dezakezue.

Ostegun honetan, ekainak 11, argitaratuko dira HABEko idazmeneko emaitzak. Beti bezala, HABEren webguneko ikasleen sarbidean kontsulta dezakezua zuen emaitza.

Gainditu baduzue, hauek izango dira mintzamen probetarako egunak (ordua bakoitzak kontsultatu behar du bere sarbidean):

1.eta 2. mailak: Ekainaren 18, 19 eta 20an

3. maila: Ekainaren 26 eta 27an

4. maila: Ekainaren 27an

 

Zorte on!

Gipuzkoako euskaltegiek eta barnetegiek udako ikastaroetarako matrikulazio epea ireki dute, Uda honetan zatoz zen egitera lelopean. Aurkezpenean esan bezala, “Neguan ikasteko aukerarik ez dutenentzat garai aproposa da. Udaz gozatzeko beste era bat eta ikasle prozesuan bultzada emateko aukera bat da”.

Iaz, 1.400 lagunek erabaki zuten Gipuzkoan udan euskara ikastea. Ikastaro hauekin euskara eta euskal kulturan murgiltzeaz gain, azterketak prestatzeko edota tituluak ateratzeko baliagarriak direla gogorarazi dute.

Gure euskaltegian ere izango duzue horretarako aukera. Eman izena Legazpi6 euskaltegiko bulegoan!

Aste honetan 13 herritan martxan jarri den sentsibilizazio kanpaina da; eta herri horietako bat da Donostia. Hilabetean zehar komertzio eta erakundeen errotulazio eta komunikazioak euskaratzeko eskaria egingo da. Horretarako, euskaltzaleen elkarteetako bazkideak bihurtuko dira kanpainaren protagonista eta eragileak.

Aurrerapausoak eman badira ere, euskarak paisaia linguistikoan nahi baino presentzia eskasagoa dauka. Asko dira, oraindik ere, erdara hutsean errotulatzen duten komertzio, taberna, elkarte edo erakunde publikoak. Horri aurre egiteko diseinatu da kanpaina, eta 4 urrats izango ditu:

1.- Boluntarioek eta hau zergatik ez euskaraz? leloa duten pegatinak jarriko dituzte herrian aurkitzen dituzten erdara hutsezko errotulu eta karteletan. Errotuluei argazkia atera eta twitter zein instagram sare sozialak erabiliz edo kanpainarako sortuko den webgunera bidaliz (http://euskaraz.365egun.eus) argazkiak partekatuko dituzte, herria eta errotuluaren edo kartelaren jabea (komertzioa, elkartea, taberna, erakundea) identifikatuz.

2.- Partekatutako argazki guztiak aipatutako webgunean jarriko dira ikusgai.

3.- Euskaltzaleen elkartetik erdarazko errotuluak dituztenei gutuna bidaliko zaie, beren euskarri guztietan euskara erabili dezatela eskatuz eta horretarako laguntza eta aholkularitza eskainiz.

4.- Jasotako informazio eta testigantza guztiak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren eta Elebideren esku jarriko ditu Euskaltzaleen Topaguneak.

Bisita ezazue webgunea!

Larunbata honetan, maiatzaren 30ean, ospatuko da aurtengo Mintza Eguna. Aurten, Beran ospatuko da. Edizio berezia izango da, Euskal Herriko mintzalagunen jaiak 10 edizio beteko baititu aurten.

Egun osoko egitarau interesgarria antolatu dute, ongi etorria, ibilbide gidatua, bazkaria, dantzaldia… Ikusi hemen egitarau osoa. Euskal Herri osoko mintzalagunak ezagutzeko aukera paragabea izan daiteke, eta egun pasa ederra egin daiteke euskaraz!

Gaur, maiatzak 26, da bazkari eta autobuserako izena emateko azken eguna. Goizeko 10:00etan aterako da autobusa Amara Plaza Hoteletik. Izena emateko 28 euroko diru sarrera egin behar da, Bageraren webgunean duzue informazio gehiago.

Larunbatean Berara gerturatuta ere, giro ezinhobea topatuko duzue, ziur!

Datorren asteazkenerako, maiatzak 27, ikasturte amaierako txangoa antolatu dugu. Aurten Eibarrera joango gara.

Bertan armagintza-museoa bisitatuko dugu, eta, ondoren, Arraten bazkalduko dugu.

Goizeko 9:30ean aterako gara Donostiatik eta 18:00ak alderako itzuliko gara. Txangoaren prezioa 50 euro ingurukoa izango da.

Nahi izanez gero, astelehena baino lehen eman behar da izena euskaltegiko bulegoan.

Aste honetan adi EGA azterketa egiten ari zaretenok. Asteburu honetan hasiko dira ahozko probak.

Gipuzkoan bi txanda egingo dira: maiatzaren 22 eta 23an, eta maiatzaren 29 eta 30ean. Zure txanda eta gela kontsultatzeko sakatu hemen.

Antolatzaileek gogorarazi dute entzutezko ulermena egiteko beharrezkoa dela: 2 zenbakiko arkatza, borragoma eta zorrozkailua.

Zorte on!

Bihar, maiatzak 13, argitaratuko dira HABEko ulermen proben emaitzak. Ikusteko HABEren webguneko ikasleen sarbidea erabili behar duzue; eta bertan, “azterketak: matrikula eta emaitzak” atalean sartu.

Gainditu baduzue, gogoan izan larunbat honetan bertan egin behar duzuela idazmen proba.

Gipuzkoan EHUren “Barriola Gelategian” egingo dira:

- 1go maila: 16:00etan

- 2.maila: 9:00etan

- 3.maila: 11:30ean

- 4.maila: 9:00etan

 

Zorte on!

2015eko lehenengo deialdian izena eman duzuenok gogoan izan aste honetan egin behar dituzuela entzumeneko eta irakurmeneko probak. Proba hauek euskaltegian bertan egingo dira.

Ulermen proben emaitzak maiatzaren 13an argitaratuko dira HABEren webgunean; eta maiatzaren 16an izango da idazmeneko proba.

Animoak eta zorte on denei!

Donostian euskaratik urrun bizi diren hiritarrak euskarara hurbiltzea, eta hizkuntza ezberdinetako hiritarrak harremanetan jartzea da AUZOKO egitasmoaren helburua.

Euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izango da eta modu ludiko batez (jolasak, tailerrak, … ) landuko dira hizkuntza eta ezagutzak.

Bi topagune daude:

Ostegunetan Intxaurrondon: Ipar Haizea lokalean (Zarategi pasealekua 65, behea) arratsaldeko 17:30etik 19:00etara.

Ostiraletan Zentroan: Bageraren egoitzan (Hernani kalea 15, behea) arratsaldeko 18:00etatik 19:30era.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. , 943005074 edo Bageraren egoitzan (Hernani kalea 15, behea).

 

Animatu eta parte hartu!

Itzultzaile Berriak proiektua jarri dute martxan Donostia 2016k eta Etxepare Institutuak. Nazioarteko hainbat literatur itzultzaileri euskara irakastsiko zaie euskal literatura Europan sustatzeko helburuarekin.

Horretarako, deialdi publiko bat ireki da, eta guztira nazioarteko zortzi literatur itzultzaile hautatuko dira euskara ikas dezaten. Horietako lauk, euskaraz ezer ere ez dakitenak, Euskal Herrian egonaldi bat egingo dute sei hilabetez eta, gainontzeko lauak, euskararen ezagutza-maila baxu edo ertaindunak, hilabetez egongo dira Euskal Herrian, euren maila hobetze aldera.

Deialdiak ez du soilik euskara ikastea bultzatuko, baita lanak ekoiztea ere. Horretarako, egonaldi luzea egingo duten lau itzultzaileek diru-laguntza bat jasoko dute euskal literaturako obra bat gaztelania ez den beste hizkuntza batera itzultzeko eta lan hori argitaratuko duen norbait aurkitzeko.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 16an amaituko da, eta hemen duzue informazioa.

Gaur ireki da 2015eko HABEren gaitasun proben lehenengo deialdian parte hartzeko matrikula-epea. HABEko maila egiaztatu nahi duzuenok apirilaren 21a baino lehen egin behar duzue matrikula.

Izen-ematea internet bidez egin behar da, www.habe.euskadi.eus atarian ikasleen sarbidean klik eginez.

Baldintzat eta jarraibideak helbide honetan dauzkazue.

Iritsi dira aste santuko oporrak. Bihar, apirilak 1, izango da azken eskola eguna.

Ondoren, deskantsatzeko egun batzuk izango ditugu, eta apirilaren 13an itzuliko gara, indarberrituta.

Ondo pasa!

Donostian abian den “Donostian ere euskaraz” kanpainaren asmoa da euskararen erabilera sustatzea herritarren artean. Herritarrak euskara erabil dezakeen guneak identifikatzen ari da Donostiako Udala.

Kanpainak dioenez, “lehenengo hitza euskaraz egiten duzun bakoitzean, euskaraz aritzeko aukera ematen ari zara”

Larunbaterako deialdia zabaldu dute: martxoaren 28an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Konstituzio plaza “euskaraz bete” nahi dute. Globoak eskutan hartu, eta euskarazko lehen hitza ematera animatu nahi dituzte herritarrak.

Laster hasiko dugu udaberria, mendi irteerak egiteko garai ezinhobea.

Martxoan hasi eta uztailean bukatuko dira Artikutza inguruak ezagutzeko Donostiako Udalak antolatutako ibilbide ezberdinak. Ibilbideak 4-11km artekoak dira, eta adinaren arabera 0-4 euroko prezioa daukate.

Mendiaz euskaraz gozatzeko aukera ona duzue udaberri honetan!

Ikusi hemen ibilbideen deskribapenak, aholkuak eta bisita gidatuen programa.

Urtero bezala, ikasle eta irakasleok sagardotegira joango gara bazkaltzera. Aurtengo irteera martxoaren 16rako antolatu dugu.

Bi aukera daude: zuzenean 14:00etan Hernaniko Zelaia Sagardotegian bazkaltzera joan ala 9:30etan abiatuta, Arzak jatetxe paretik, oinez.

Derrigorrezkoa da bulegoan izena ematea, eta azken eguna martxoaren 13an da (ostirala).

Anima zaitezte!

In Varietate Concordia proiektua (Donostia 2016) 11 ama-hizkuntza ezberdin dituzten 11 donostiarren bila dabil, hizkuntzen artean ahoskeran oinarritutako hitz-elkarketak bilatzeko.

Gaur egun, Donostian, ehun hizkuntza hitz egiten dira eta azken urteetan biderkatu den hizkuntza-aniztasun hori agerian jartzeko helburuarekin aurkeztu da “In varietate concordia” proiektua ("aniztasunak elkartzen gaitu"), modu ludiko-poetiko batean hirian presente dauden hizkuntza horien artean zubiak eraiki nahi dituen proiektua.

Adibidez, "su" euskaraz, "chou" ("aza") frantsesez eta "shoe" ("oinetakoa") ingelesez modu oso antzekoan ahoskatzen dira, baina esanahi oso ezberdinak dituzte.

Martxoaren 10era arte duzue izena emateko epea, Donostia 2016ren webgunean. Hitz-elkarketa bilduma eraikitzeko 11 jokalari hautatuko dira, eta bildumarekin 2016an helburu dibulgatibo eta poetikoarekin erabiliko diren euskarri grafikoak sortuko dira.

Aukeraketarako irizpide nagusia ama-hizkuntza aniztasuna bermatzea izango da; parte-hartzaile bakoitza bere ama hizkuntzaren ordezkari izango da.

Hemen informazio gehiago

Larunbatean egin zenuten askok EGAko atariko proba. Bada, ostegunean, otsailak 26, argitaratuko dira behin behineko emaitzak. Noten kontsulta hemen egin daiteke.

Gainditu duzuenoi, zorionak! Eta jarraitu prestatzen, martxoaren 7an izango baituzue proba idatzia. Gainditu ez duzuenok, eta erreklamazioa jarri nahi duzuenok, martxoaren 4ra arte izango duzue horretarako epea (Zuzenean zerbitzuan)

EGAko atariko probak egingo dira otsailaren 21ean. Abizenen arabera banatu zaio azterketa egin behar duen bakoitzari ordua eta lekua. Hemen duzue zuen gela eta ordua jakiteko aukera. Gipuzkoari dagokionez, EHUko kanpuseko Ignacio Maria Barriola eraikinean egingo dira probak, 08:45etan hasita.

Gogoan izan eraman beharrekoa: 2 zenbakiko arkatza, borragoma, zorrozkailua eta nortasun agiria

 

Zorte on!

Otsailaren 19tik Aurrera Irakurketa Klub berri bat bilduko da ostegunetan, sei astez, Koldo Mitxelenan. Topaketa goizeko 10:30etik 11:30era izango da.

Klub berriaren berezitasuna da “Irakurketa Erraza” formatuko liburuak irakurriko direla, kluba euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzen ez duen jendeari zuzendua baitago . Helburu nagusia euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea da.

Lehen saioan Santiago Bidearen misterioa eleberria irakurriko da; Onintze Goitizen dimanizazio ludiko eta atseginarekin.

Parte hartzeko idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943 46 71 81 zenbakira.

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA