Euskara ikastea prozesu pertsonala eta bakarra da. Batzuek lana dela eta hasten dira, beste batzuek seme-alabekin hitz egin nahi dute euskaraz, edo euskal kulturarekin konektatu nahi dute. Arrazoi asko daude… eta guztiak balio dute.
Hona hemen ohiko 5 motibazio:
- Zure ingurukoekin euskaraz bizi ahal izatea
 - Euskal kultura eta nortasuna barrutik bizitzea
 - Lan-aukerak zabaltzea eta titulua lortzea
 - Zure buruari erronka pertsonal bat jartzea
 - Komunitate euskaldun baten parte izatea
 
Gure ikasleek maiz esaten dute Legazpi 6en ez dela bakarrik gramatika ikasten: motibazioa ere elikatzen da. Giroa, talde-lana eta hurbiltasuna funtsezkoak dira.
Eta zuk…
Zergatik hasi zinen? Zergatik jarraitu nahi duzu?
	



