Nor gara
Legazpi 6 euskaltegiak 80 hamarkadatik hona euskara sustatzen jardun du. Orain, ordea, aldaketaren garaia heldu zaio eta Kristina, Oihana eta Mikelek erreleboa hartu dugu. Izan direna garelako, hari berari tiraka euskararen alde gogoz ari gara.
Taldea aldatu bada ere, egoitzek bere lekuetan darraite: Antiguan (Guridi Maisua z/g) eta Alde Zaharrean (Kanpandegi Kalea). Erronka handia da, baina pasioa denez exigitzea zilegi den bakarra, gogoz eta ilusioz jardungo dugu euskararen alde.
Eta, zer gara gu funtsean? HABEk homologatutako euskaltegi bat, hizkuntzak ikasteko gaur egun dauden baliabide guztiak zure esku jartzeko moduan, tradizionalak eta berriak.
Ez handiena, baina, bai, saiatua; guregana etortzen denak bere maila, helburua, jatorria, ikasteko ohiturak edozein direlarik ere, laguntza pertsonalizatua aurkituko du, talde profesional baten gidaritzapean, bere xedeak ahalik eta laster eta erosoen lortzeko.
Legazpi6 Euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE Erakundeak homologatua da eta BATUZ Euskaltegi Homologatuen Federazioko partaide da.
Filosofia
Euskaltegia izanik, zuzena da Legazpi 6ren jarduna euskara irakastearekin lotzea; hori da gure egiteko nagusia. Baina ez, azken helburua.
Azken batean, hizkuntza jakitea ezinbestekoa da euskararen erabilera areagotzeko, eta horixe dugu jomuga: gure ingurunearen euskalduntzean eragitea.
Egunerokoa euskaraz eraiki nahi dugunok gero eta gehiago izan gaitezen dihardugu, beraz: euskaratik eta euskararentzat, euskaltegitik baina kalera irtenda ere bai, eskura ditugun baliabide guztiak baliatuta.