HABEk 16-18 urteko gazteentzat dirulaguntza lerro bat jarri du abian ikasturte honetan. HABEk C1 ikastaroa diruz laguntzea erabaki du 16-18 urte bitarteko ikasleentzat. Ikasleek kurtso hasieran 20 euro ordainduko lukete eta matrikularen gainontzeko dena HABEk jarriko luke. Horregatik, uste dugu aukera ona izan daitekeela C1 prestatzeko adin tarte honetakoa bazara.
Informazio gehiago lortzeko, jarri gurekin harremanetan edo hemen ikus dezakezu: https://www.habe.euskadi.eus/diru_laguntza/2023-2024-ikasturtean-euskararen-c1-maila-helburu-duten-16-18-urteko-ikasleei-dirulaguntzak/webhabe00-tramiteak/eu/