Maddi N. Zaldua

Ezustean, aurreikusi gabe iritsi zitzaidan euskara-eskolak emateko aukera. Nire buruari erronka berri bat jarriz, onartzea erabaki nuen, eta bide emankorra izaten ari dela uste dut. Prozesua bi noranzkotakoa dela ere esango nuke; ikasleek nigandik ikasten dute, bai, baina nik ere ikasten baitut beraiengandik ere. Talde-giro atsegina sustatzeko ahalegina ere egiten dugu, ikasketa prozesua ahalik eta goxoena izan dadin.