Aurten, egoera arraro honek eraginda, ohi baino beranduago jarri ahal izan dugu martxan ikasturte berria. Baina, azkenean, lortu dugu!

Beraz, gurekin jada zabiltzaten ikasleoi: ONGI ETORRI! 

Eta oraindik zalantzan zabiltzatenon ZAIN GAITUZUE!

Zabalik dugu udako ikastaroen matrikula.

Aurten, egoera bereziak bultzatuta ONLINE eskainiko ditugu udako ikastaroak.

Bakarka ala taldean, HABEko (urrian) edo IVAPeko (irailean) 2. deialdiko probak prestatzeko ikastaroak izango dituzu gurean.

Interesik baduzu, jarri harremanetan gurekin.

 

Jakingo duzun bezala, Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko asmoz Eusko Jaurlaritzatik euskaltegiko aurrez aurreko jarduera eteteko agindua etorri zitzaigunetik, irakasleok gure ohiko ordutegian aritu gara lanean, eta ahalegin guztiak  egin ditugu baliabide didaktikoak prestatu eta ikasleon esku jartzeko, modu ez-presentzialean ikasten jarraitu zenezaten.

Ziur gaude, egoerak utzi dizuen neurrian, zuek ere esfortzu handia egin duzuela aurrera egiteko, eta horren erakusgarri da, besteak beste, zuetako askok duela gutxi egin duzuen (B2, C1 edo C2ko) ahozko proba datorren egiaztatze-deialdian esku hartzeko asmoz.

Une honetan, proba idatzirako hilabete erdi eta kurtsoa amaitzeko gutxi gehiago falta denean, berriro jartzen gara zuekin harremanetan esateko erabaki dugula baliabide digital eta telematikoak erabiltzen jarraituko dugula eta ez dugula euskaltegia oraingoz irekiko eskoletarako.

Aldeko zein kontrako faktore guztiak aztertuta, pentsatu dugu zuetako gehienon kezka nagusia oraintxe idatzizko proba prestatzea izango dela eta horretarako ez dela bereziki beharrezkoa eskola fisikora itzultzea.

Hortaz, bai osasuna lehenetsi beharra dagoelakoan, bai zuen premia nagusiei ondo erantzuteko modua dugulakoan, erabaki dugu euskaltegia oraingoz eskoletarako ez irekitzea.

Ulertuko duzuelakoan, jaso gure agurra eta esker ona.


Legazpi 6 euskaltegia

 

Dagoeneko jakingo duzuenez, ezin dugu aurrez aurreko lanean aritu, Eusko Jaurlaritzak hala aginduta, baina Legazpi 6 euskaltegiko irakasleek aukera eskainiko diete bere ikasleei lanerako tresnak eskuratzeko eta beren lanen jarraipena egiteko.

Irakasleak jarriko dira harremanetan beren ikasleekin, eta egun eskura dauden Internet galaxiako baliabideak erabiliko dituzte (emaila, Whatsappa, Ikasten plataforma...) etenak kalterik gutxien eragiteko asmoz.

 

Euskaran murgildu nahi duzuenontzat, jarri dugu martxan 2019-2020 ikasturtea.

A1, A2, B1, B2, C1 edo C2 prestatu nahi duzuenok eskaintza egokia topatuko duzue gurean.

Baita, besterik gabe, euskara ezagutu, landu, hobetu edo sakondu nahi duzuenok ere izango duzue lekua gure euskaltegian.

LEGAZPI 6 BIDELAGUN izango duzue, zalantzarik gabe!

 

Martxan ditugu jada, 2019ko udako ikastaroak.

Urtero bezala, ANTIGUAko euskaltegian izango gaituzue UZTAILEAN, ABUZTUAN eta IRAILEAN.

Zuen euskara eguneratu, hobetu ala aberastu nahi baduzue, BIDELAGUN izateko prest gaituzue.

Zuen zain!

 

 

 

B2, C1 eta C2rako deialdi itxiak

(euskaltegian martxoaren 25erako B2B2, C1C1 edo C2C2 maila lortu duten ikasleentzat)

  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean (40 € balio du)
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: eginak dituzue euskaltegian
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitza ofizialak HABEK: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • Mintzameneko proba: ekainaren 20an, 21ean edota 22an (B2); ekainaren 27an, 28an edota 29an (C1)
  • Emaitzak: uztailaren 10ean

 

 

Oharra: Gogoan izan azterketarako matrikula norberak egin behar duela HABEren web-orritik.

 

Helbidea: Egiaztatze-deialdiak

 

http://www.habe.euskadi.eus/ikasleen-egiaztatzea-2019/s23-edukiak/eu/#tab_item6427

 

2019an EGA azterketa egiteko matrikula zabalik dago urtarrilaren 7tik 21 eguerdira arte. Hementxe egin dezakezue matrikula.

Opor egunak ondo igaro eta datorren urtean denon ametsak bete daitezela!

Urtarrilaren 7an berriro lanean izango gara.

Urtarrilaren 7tik 21era izango da EGArako matrikulaldia.

Azterketa proben datak ere helbide honetan aurkituko dituzu.

IZEN-EMATE EPEA ZABALIK

Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?

MATRIKULA ZABALIK
Urtero bezala, Donostiako langabeek aukera dute euskara ikastaro bat egiteko doan 2018ko urritik abendura.
Zatoz eta eman izena!

MATRIKULA ZABALIK
Hasi gara dagoeneko datorren ikasturtea prestatzen. Ordutegi zabala eta aukera ugari eskaintzen ditugu.
Langabeek, merkatariek, erretiratuek, maila egiaztatu nahi dutenek (A1, A2 eta B1), azterketak prestatu nahi dutenek (B2, C1 eta C2) eta, oro har, euskara ikasi edo hobetu nahi duen orok izango du lekua LEGAZPI 6 EUSKALTEGIAN.
Zure zain gaude!

 

 

 

Udan zure euskara hobetu nahi baduzu, zatoz gurera!

Idazmen eta mintzamen ikastaroak, EGA, IVAP eta  HABEko azterketak prestatzekoak...

Zure neurriko ikastaroa aurkituko duzu Legazpi 6 euskaltegian.

Zorionak 2017ko lehen deialdian EGA lortu duzuenoi!

Zorionak, Leire, Lara, Mikel, Carmen, Tellmo eta Joseba!

C2 mialako entzumeneko eta irakurmeneko probak maiatzaren 2an izango dira euskaltegian arratsaldeko 16:00etan.

B2 eta C1 mailetako entzumeneko eta irakurmeneko probak maiatzaren 5ean izango dira, arratsaldeko 15:00etan.

EGA azterketa egiteko matrikula-epea zabalik dago, jada.

Urtarrilaren 9tik 23ra (eguerdiko 12ak arte) dago aukera izena emateko Hezkuntza Sailaren web-orrian.

Urtea amaitzen ari zaigu eta honekin bukatu dira 2016ko azterketen deialdiak. Asko izan zarete gurekin batera euskara-agiriren bat lortu duzuenok eta guztiei ZORIONAK eman nahi dizkizuegu: Cristina, Maite, Marivi, Iñigo, Maite; Ane, Mireia, Sandra,  Izarra; Sandra, Maddi, Ainhoa, Karlos, Marijo; Agurtzane, Iker, Lide, Edurne, Esti, Karol...

Beste asko izango zarete 2017an bide horretan jarraituko duzuenok eta LEGAZPI 6 euskaltegia BIDELAGUN izango duzue, zalantzareik gabe!

Horiekin batera,  euskararen munduan gurekin  murgilduta zabiltzaten beste guztioi ere URTE BERRI ON eta gozatu oporrak! Urtarrilaren 9an berriz elkarrekin izango gara.

2016ko ohiko bigarren deialdiko emaitzak abenduaren 13an argitaratuko dira.

Emaitzak HABEren web-orrian dituzue ikusgai.

Abenduaren 2 eta 3an egingo dira C1 mailako mintzameneko probak Luberri institutuan.

C2 mailakoak, berriz, abenduaren 3an egingo dira, Luberri institutuan horiek ere. Egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu ikaslearen sarbidean www.habe.euskadi.eus

Azaroaren 24, 25 eta 26an egingo dira B1 eta B2 mailetako entzumeneko eta mintzameneko probak.

Donostian, Luberri institutuan izango dira eta probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu ikaslearen sarbidean www.habe.euskadi.eus

Zorte on guztioi!

Datorren ostirala, hilak, 18, da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko azken eguna Donostiako Euskara Zerbitzuan.

Eskaera Euskara Zerbitzuan bertan egin dezakezue, euskaltegiko bulegoan dituzue agiriak,  edo online ere bai.

Datorren ostirala, hilak, 18, da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko azken eguna Donostiako Euskara Zerbitzuan.

Eskaera Euskara Zerbitzuan bertan egin dezakezue, euskaltegiko bulegoan dituzue agiriak,  edo online ere bai.

Ikasturte berriaren irekiera ekitaldia izan genuen irailaren 8an Donostiako Eureka museoan. Eusaltegiok  eta HABEk, HAKOBAko beste batzordekideekin batera, elkarrekin eman genion hasiera 2016-2017 ikasturteari eta kanpaina berriaren irudiak ikusi genituen

Zatoz, beraz, euskaltegira!

 

 

ANTIGUA: Guridi Maisua z/g 20008 Donostia | ALDE ZAHARRA: Kanpandegi 1 20003 Donostia | Tel. 943 219 907 | Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA